Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leaburu
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-06-06 | 17:27:36

Leaburuko II. Zaldi Eguna

Gaztelutik 14:00ak aldera iritsi dira Leaburura zaldunak, zaparrada baten ondoren

Ez du erantzunik

Ezker abertzaleak Udalaren «bazterketa» salatu du

2009-05-28 | 17:06:43

Ezker abertzaleak Udalaren «bazterketa» salatu du

Udal Hauteskundeetatik bi urte pasa direnean denbora honetan guztian egindako lanaren berri ere eman du.

Leaburu-Txaramako ezker abertzaleak azken Udal Hauteskundeetako bi urteak bete direla probestu eta herriko Udalean jasaten duten «apartheida» salatu du beste behin ere. «Bi urte pasa dira Leaburu-Txaramako Udaletxea bahitu zutenetik, hau da, herrian apartheia ekarri eta demokrazia zeron bizitzen hasi ginenetik», argitu zuen. Ezker abertzaleak orain bi urte herrian bozka eman zuten 253 lagunetitk 128 pertsonek EAE-ANVren aldeko bozka eman zutela argitu zuten lehenik eta behin. Bide Berriak plataformak, berriz, 118 jaso zituen. «Datu hauen arabera EAE-ANVk lau zinegotzi eskuratu zituen eta Bide Berriakek hiru. Baina Espainiar legeak EAE-ANV indargatu zuen eta Bide Berriakeko hautetsiak hontaz baliatuz lehen hiru eserlekuak bahitu zituzten. Ondorioz herriaren hitza alde batera geratu zen», esan zuten. Horiek horrela ezker abertzaleak Bide Berriaken programa aztertu eta beren lanaren berri eman zuten agerraldian. Ezker abertzaleak Bide Berriaken jarrera ez dela beraiek hauteskundeetan agindu bezain «garbia, gardena eta arrazoitua» esan zuen. Era berean, herritarrek informazio «falta» dutela eta «baztertuak sentitzen» direla ere argitu zuten. «Herritarron erabakiak ez direla kontutan hartzen pentsatzen dugu, Udaletxearen osaketan dago adibiderik garbiena. Diru laguntzak ere faltan botatzen ditugu, aurrera eramaten diren proiektuak batez ere», argitu zuten.

Ez du erantzunik

2008-10-16 | 19:11:00

Andoni Otegi Espainiaren esku utzi du Parisek

Euskal preso leaburuarra Auzitegi Nazionalera eraman dute

Ez du erantzunik

2008-04-24 | 17:22:44

Traktorea gidatzen zuen gizonezko bat hil egin da

62 urte zituen: 09:15ean gertatu da ezbeharra.

Traktorea irauli egin da lubeta batetik erori ostean. Gidariaren gainean erori da.

Ez du erantzunik

2007-09-21 | 11:21:28

Leaburu-Txaraman alkatea aukeratu dute istiluen artean

Maria Kruz Agirre (Bide Berriak) aukeratu dute alkate

Bide Berriakeko hiru kideren botoarekin aukeratu zuten Maria Kruz Agirre. Hauteskunde ondorengo hirugarren udal bilkura burutu zen atzo eta bertan aukeratu zuten alkatea.

Ez du erantzunik

2007-06-19 | 13:35:20

Alkaterik gabe jarraitzen du Leaburuko Udalak

Iturri Berriak elkarteakek 3 zinegotzi hartu zituen

Iturri Berriak elkarteko 3 zinegotziek uko egin zioten alkatetza hartzeari. Ondorioz hilabete barrurako deitu zuen ezohiko bilkura idazkariak. Bertan alkatea erabakiko da.

Ez du erantzunik

2006-06-23 | 17:24:11

Hondeamakina gainera erorita langile bat hil da Leaburun

37 urteko langile bat hil da eguerdian Leaburuko Errotatxiki baserrian

Lan istripuz hil egin da gizonezko langile bat, hondeamakina gainera erorita

Ez du erantzunik

2006-05-26 | 19:43:41

Konkurtso-prozeduran, aurrera jarraituko du Txaramako Araxes paper-fabrikak

Zuzendaritzak ixteko asmo garbia azaldu bazuen ere, orain aurkakoa dio

Egoera honen aurrean, langile guztiak elkartu egin dira euren eskubideak defendatzeko, eta zuzendaritzari enpresa ez ixtea exijitzeko. Bitartean ez diote lanari utzi, eta egunero joan dira paper-fabrikara, produkzioa etenik dagoelako lan osoa egiterik izan ez badute ere.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Zine kluba

'Un cuento de Navidad' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-02

Erakusketak

Kultur tailerretako ikasleen lanak
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.