
2008-04-24 | 17:22:44
Traktorea gidatzen zuen gizonezko bat hil egin da
62 urte zituen: 09:15ean gertatu da ezbeharra.
Traktorea irauli egin da lubeta batetik erori ostean. Gidariaren gainean erori da.
2007-09-21 | 11:21:28
Leaburu-Txaraman alkatea aukeratu dute istiluen artean
Maria Kruz Agirre (Bide Berriak) aukeratu dute alkate
Bide Berriakeko hiru kideren botoarekin aukeratu zuten Maria Kruz Agirre. Hauteskunde ondorengo hirugarren udal bilkura burutu zen atzo eta bertan aukeratu zuten alkatea.
2007-06-19 | 13:35:20
Alkaterik gabe jarraitzen du Leaburuko Udalak
Iturri Berriak elkarteakek 3 zinegotzi hartu zituen
Iturri Berriak elkarteko 3 zinegotziek uko egin zioten alkatetza hartzeari. Ondorioz hilabete barrurako deitu zuen ezohiko bilkura idazkariak. Bertan alkatea erabakiko da.
2006-06-23 | 17:24:11
Hondeamakina gainera erorita langile bat hil da Leaburun
37 urteko langile bat hil da eguerdian Leaburuko Errotatxiki baserrian
Lan istripuz hil egin da gizonezko langile bat, hondeamakina gainera erorita
2006-05-26 | 19:43:41
Konkurtso-prozeduran, aurrera jarraituko du Txaramako Araxes paper-fabrikak
Zuzendaritzak ixteko asmo garbia azaldu bazuen ere, orain aurkakoa dio
Egoera honen aurrean, langile guztiak elkartu egin dira euren eskubideak defendatzeko, eta zuzendaritzari enpresa ez ixtea exijitzeko. Bitartean ez diote lanari utzi, eta egunero joan dira paper-fabrikara, produkzioa etenik dagoelako lan osoa egiterik izan ez badute ere.
2006-03-06 | 19:07:27
Txaramako kultur eta osasun gune berria inauguratu dute
Sendagilearen kontsulta, gizarte laguntzailearen bulegoa eta balioanitzeko gela izango ditu guneak; aurrera begira bertan ludoteka jartzeko asmoa du Udalak
Garai bateko eskola zenaren eraikinean dago kokaturik gune berria, eta 3 gelaz hornitua dago. 180.000 euroko aurrekontua izan dute egokitze lanek, Udalak jarri du gehiengoa, eta Aldundiak, Jaurlaritzak eta Kutxak ere lagundu dute.
2004-04-06 | 12:58:26
Larresoro herriko hainbat herritarrekin harremana mantentzen dute Leaburu-Txaramako herritarrek; 1996az geroztik, gutxienez urten bitan elkartzen dira, batzutan Larresoron eta bestetan Leaburu-Txaraman izaten da topaketa. Herenegun, Larresoroak izan ziren bisitan; Leaburuko plazan ongi etorria eta dantzarien saioa izan ondoren, Mahala etxeko produktuen dastaketa egitera hurbildu ziren. Ondoren, bazkaria egin zuten Otazu sagardotegian. 75 lagun inguru bildu ziren.
2004-02-12 | 16:10:05
Zauritu larri bat, Leaburuko tunelean izandako istripuan
Asuntzion klinikara eraman dute zauritua
Bi autok aurrez aurre jo dute 13:05ean, Gi-213 errepidean; Leaburuko tunel sarreran izan da istripua. Talkaren ondorioz, M.A.S.H inizialak dituen gidarietako bat larriki zauritu da eta Asuntzion klinikara eraman dute. beste gidaria "alkoholaren menpe gidatzen" ari zela baieztatu dute egindako probek. Norabide bat itxita egon da istripua dela baina 14:30ak aldera ireki dute.
Mendi irteerak
Pirinioetara
VILLABONA, - 2008-08-25
Ikastaroak
Piraguan ibiltzeko aukera
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.