Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leaburu
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2006-05-26 | 19:43:41

Ekonomia

Konkurtso-prozeduran, aurrera jarraituko du Txaramako Araxes paper-fabrikak

Zuzendaritzak ixteko asmo garbia azaldu bazuen ere, orain aurkakoa dio

Egoera honen aurrean, langile guztiak elkartu egin dira euren eskubideak defendatzeko, eta zuzendaritzari enpresa ez ixtea exijitzeko. Bitartean ez diote lanari utzi, eta egunero joan dira paper-fabrikara, produkzioa etenik dagoelako lan osoa egiterik izan ez badute ere.

«Hasieran ixteko asmo garbia azaldu bazuten ere», zuzendaritzak ez duela Araxes paper-fabrika itxi nahi, eta konkurtso-prozeduran jarraituko duela adierazi du. «Lehengai guztia saldu, lortutakoa langileen artean banatu eta likidatzeko asmoa azaldu zuten, baina ados ez ginela ikusi dutenean, konkurtso prozeduran sartu dira», azaldu du LABek.
Enpresak pilatu dituen zorrak kitatzeko bidean jarriko dira modu horretan, hau da, hartzekodunei ordaintzeari utziko diote, eta negoziazio bidean jarriko dira. Bi aukera egongo lirateke negoziazio prozesu horretan: hartzekodunek zorraren zati bat gutxienez jasotzeko zorra gutxitzea onartu dezakete, edo bestela, era horretako akordioetara iristen ez badira, zorraren lehentasunaren arabera kitatzen joango lirateke ondasunetatik. Bitarte horretan, administratzaile judizialaren esku egongo dira enpresak egiten dituen mugimendu garrantzitsuak.

Langileak elkartuta
Paper-fabrikako 34 langileentzat kolpe handia izan da enpresaren egoeraz jabetzea, eta zuzendaritzak hartutako erabakia jakitea. Egoera honen aurrean, guztiak elkartu egin dira euren eskubideak defendatzeko, eta zuzendaritzari enpresa ez ixtea exijitzeko. Bitartean ez diote lanari utzi, eta egunero joan dira paper-fabrikara, produkzioa etenik dagoelako lan osoa egiterik izan ez badute ere.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.