Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leaburu
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-06-17;Kaxkardirekin piraguismoa egiteko aukera Txaraman

Kaxkardirekin piraguismoa egiteko aukera Txaraman

ZIZURKIL Kaxkardi elkarteak, 8-12 urte bitarteko haurrentzat (udaletxeek eskaintzen duten uda kanpaina barruan) eta zuzenean helduentzat ere, piraguismo hastapeneko ikastaroak eskaintzen ditu, urtero bezala, Txaraman Araxen ibaian. Ikastaroen prezioak 45 eurokoak dira, baina Anoeta, Alegia, Lazkao, Zaldibi, Ordizia, Zizurkil, Aiztondo, Villabona, Tolosa eta inguruko udal askok, uda kanpaina barruan gazteentzat diru laguntzak ematen dituzte. Informazio gehiago behar izanez gero, interesadunak harremanetan jar daitezke kaxkardi@hotmail.com helbidean edo 677 48 89 10 zenbakian.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.