
Gutunak
Lotsagarria
Lotsagarria da bai Leaburu-Txaramako Udaleko ordezkariek herriko jaien inguruan azaldu duten jarrera.
Alde batetik Txaramako festetako batzordeko kideei hainbat oztopo ezarri dizkie festak aurrera eraman ahal izateko. Ez al gara Txaramakoak, Leaburukoak bezalaxe herritarrak? Ez al ditugu eskubide berberak? Udalak eduki duen jarrera ikusita ezezkoa dirudi.
Hala ere Txaramako auzotarrok, festak antolatu genituen jai eta lagun giro paregabean, eta horri begira, Non zeuden Udaleko ordezkariak? Argi daukagu bertara ez direla azaldu interes eza dutelako: Lapurrak azaltzen baitira lapurtzeko dagoenean!
Bestetik berriz, Leaburun duten jarrera erabat ezberdina da. Hemen eroso sentitzen dira lagunak eta familiakoak baitituzte. Horrela jai batzuk aurrera eramateko nahikoak direla ikusita, euren artean antolatu dituzte herriko jaiak, eta inongo lotsarik gabe San Pedro jaietaz baliatu dira, jauntxo festa, Zaldi Eguna, antolatzeko. Non daude San Pedro jaietako kartelak? Eduki duten jarrera salagarria da benetan:
Non egon da deialdi publikoa herriak parte har dezan San Pedro jaien antolakuntzan? Zeintzuk dira «gazte talde bat gara» sinadurarekin, herriko zenbait laguntzaileei laguntza eskatuz bidalitako idatzian azaldu direnak? Zergaitik laguntzaile batzuei ez zaie laguntza eskatu? Ez al dira gustokoak? Zergaitik nahastu dute Zaldi Eguna, herriko afari/mus txapelketarekin? Zaldi Eguneko egitarauan euskaraz gain, zergaitik idatzi duzue hizkuntz arrotzean? Zergaitik Zaldi Eguneko karteletan ez da azaltzen Leaburu-Txaramako Udala laguntzaile bezala?
Gure harridurarako, lotsa eta amorrazioa sortzen digu, M» Cruz Aguirre Rivera andereak, bere burua alkatetzat duenak, festetako egitarauarekin bidali duen idazkian, orri ofizialetan orainarte azaltzen zen Euskal Presoak Euskal Herrira ikurra kendu egin du. Nor zara zu udalbatzar batean onartutako erabaki bat bertan behera uzteko? Gero eta garbiago daukagu Leaburu-Txaraman demokrazia zero!
M» Cruz Aguirre Rivera anderearekin jarraituaz, zergaitik ez duzu eduki portaera berdina Txaramako auzotarrekin? Zergaitik ez diguzu gonbidatu Txaramakoei, jai zoriontsuak izan ditzagula Txaramako jaietan, Leaburukoei bezala?
Leaburu-Txaramako ezker abertzaleak erabat salatzen dugu, Udalak jaien antolakuntzan eduki duen jarrera, lotsagarria baita Txaraman oztopoak jarri izana eta Leaburun euren lagunei eta familiakoei emandako eskubideekin euren jaiak antolatzea.
Herritarren eskubideak urratu dituzue, hau al da zuen demokrazia?
Azkenik, Leaburu-Txaramako ezker abertzalea, bertan ez dauden preso eta iheslariekin ez dago ahaztua, eta idatzi honen bidez dei egiten dizuegu, ekainaren 28an, gaur, herri afariaren aurretik, preso eta iheslarien eskubideen aldeko argazkian parte hartzera. Bide batez, herritik hainbat kilometrotara urrunduta duten Andoni Otegi bere urtebetetze egunean zorionduko dugu.Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!
Leaburu-Txaramako ezker abertzalea.
Deialdiak
Lizardiko eskopetarien afaria
TOLOSA, - 2008-11-15
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.