
Piraguismo ikastaroetan izena emateko aukera zabalik aurkitzen da
Kirolak ðð Iraila bitarte Kaxkardi Kirol Elkarteak egun bateko zein aste bateko ikastaroak antolatu ditu.
a. imaz
Urtero bezala, aurten ere Kaxkardi Kirol Elkarteak Piraguismo ikastaroak antolatu ditu. Maiatzetik irailera bitarte, aste osoko ikastaro trinkoak edo egun bateko irteerak antolatzen ari dira Kaxkardiko kideak.
Parte-hartzaileak 8 urtetik gorakoak izan behar dute eta izena eman edo informazio gehiagorako 636 63 86 35/677 48 89 10 telefono zenbakietara deitu behar da.
Helburuak eta kostua
Kaxkardikoek azaldu dutenez, piraguismoko hastapenerako ikastaro honetan, «oinarrizko jakintzak ikasten dira; mugimenduak, piraguaren erabilera eta kontrola, norabidea, piraguan askatasunez mugitzea lortu...». Horretaz gain, «naturarekiko sentsibilizazioa sendotu eta errespetua lantzea» ere Kaxkardi Kirol Elkartearen helburuen artean aurkitzen da.
Astebeteko ikastaroak 45 euroko kostua du eta egun bateko irteerak 10 laguneko taldeek egingo dituzte. Talde bakoitzak 200 euro ordaindu beharko du.
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.