
«Saharako tea botatzen dut faltan hemen nagoenean»
Mohamed Moulud Chej ð Sahararra
I. Terradillos
14 haur saharar etorri dira aurten uda eskualdean igarotzera. Horietako bat da 11 urteko Mohamed. Leaburuko Gregorio Eizagirreren familiaren etxean dago.
Aurtengoarekin zenbagarren aldia da etortzen zarena?
Laugarren aldia. Tolosaldeaz gain, Idiazabalen eta Urnietan ere egona naiz.
Zer egitea gustatzen zaizu gehien hemen?
Igerilekura joatea. Orain Nafarroako kanpin batera joango naiz nire hemengo familiarekin, eta hori ere gustatzen zait.
Eta gutxien?
Mendia, esaterako, ez zait gehiegi gustatzen.
Janariari dagokionez, zein da zure gustukoena?
Oilasko saltxitak.
Eta zer da saharar kanpamentuetatik faltan botatzen duzun hori?
Tea botatzen dut faltan.
Zer izan nahi duzu handia zarenean?
Soldadu.
Datorren urtean ere berriro Tolosaldera itzuliko al zara?
Ez, autengoa nire azken bidaia izango da, adinagatik ezingo baitut berriro itzuli proiektu honekin. Eta horrek pena handia ematen dit.
Erakusketak
Egutegirako argazki lehiaketako lanak
ANOETA, Abraham Olano kiroldegia - 2008-11-24
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.