
Mariskadaren irabazleak eta Larresorora bidaia
Leaburu-Txarama Uztailaren 27an, etzi, herritarrak Larresorara joango dira bi herrien arteko loturari esker.
a. imaz
Tolosako Lurdes Agirre eta Pello Egigurenek irabazi dute Leaburu-Txaramako Larte Azpiko Ekintza Elkarteak antolatutako zozketa. Sari bezala mariskada tokatu zaie. Antolatzaileek eskarrak eman nahi izan dizkie zozketan parte hartu zuten guztiei eta zorionak irabazleei.
Larresorora bidaia etzi
Uztailaren 27an, etzi, Leaburu-Txaramako herritarrak Lapurdira joango dira, Larresorora hain zuzen ere. Bidaia bi herrien arteko adixkidetasun loturaren barnean kokatzen da eta bertara egun pasa joan nahi duenak 696 03 58 16 telefono zenbakira deitu beharko du izena emateko edo informazio gehiago lortzeko.
Autobusa 10:15ean irtengo da Leaburutik eta 10:30ean Txaramatik. 12:00etan ongietorri ekitaldia egingo diete hemendik joaten direnei Larresoroko herritarrek. Zintzurra busti ondoren bazkaria egingo dute eta 18:00etan talo jatea. Ondoren, bertako bertsolari gazteen saioa egongo da. Kantuan Maiana Irigoien, Ximun Kazaubon, Mixel Maitea eta Patxi Iriarrte arituko dira.
Leaburu-Txaramarako itzulera bidaia hasi aurretik, Herlauz musika taldearen emanaldia antolatu dute Larresoron.
Deialdiak
Inazio Uriaren hilketaren aurkako elkarretaratzea
TOLOSA, Udaletxearen aurrean - 2008-12-04
Deialdiak
Gaztain jatea
ANOETA, Alkartasuna biltokia - 2008-12-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.